Central Roomss

Central Roomss

Central Roomss-ek bezeroari eskaintzen dizkionak kokapen ezin hobea, zerbitzurik onena eta instalazio moderno eta erosoak dira. 7 gela eta beren bainugela pribatuak, aire girotua, full HD 4k telebista Netflixduna eta doako eta lastertasun handiko wifia.

Central Roomssek berebiziko kokapena du Donostiaren erdigune historikoan, edozein hiritako Plaza Nagusia izan litekeen hartan. Hiriko hondartza bien bitartean dago, Kontxako hondartzaren eta Zurriolako hondartzaren artean, eta izozkiak, terrazak eta pintxo taberna entzutetsuak dauden Donostiako Bulebar ospetsuaren ondoan.

Udaletxetik 300 metrora eta Kursaal Biltzar Jauregitik oinez 5 minutura. Ostatu leku hau zenbait leku interesgarritatik ere hur-hurrean dago, esate baterako, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren egoitza den Victoria Eugenia antzoki ezagunetik eta María Cristina hotel enblematikotik hurbil.

Garbiketa

Garbiketa

Kokapena

Kokapena

Zerbitzu premiuma

Zerbitzu premiuma

Non eta Konstituzio plazaren bihotzean, hiriaren alde zaharraren erdigunean. Kontxako hondartzaren eta Donostiako portuaren ondoan. Donostiako plaza nagusia da, hiriko jai eta ospakizun handien gunea, esate baterako, bandera igotzen denean urtarrilaren 20an danborradan, aste nagusiko egun nagusian, irailean Euskal Jaietan edo Santo Tomás egunean.

Konstituzio plaza 1817an eraiki zuen Ugartemendia arkitektoak, 1813an sute handi batek suntsitu ondoren Donostia berreraikitzen parte-hartze handia izan zutenetako bat.Hiria errautsetan deseginda geratu zen, kale bakar bat izan ezik, abuztuaren 31 kalea, eta horregatik ez dira hiriko etxe eta monumentuak antzinakoagoak.

Egitura laukizuzena du, 20 arku berdin ditu alde luze bakoitzean eta beste 9 arku berdin alde laburretan. Mendebaldetik plaza ixten duen etxea udaletxea izan zen 1947 arte, 1951tik 2000ra udal liburutegiaren egoitza izan zen eraikin hori, eta gaur egun kultura sailak erabiltzen du.

Plazan sartu baino ez, deigarria da plazara begira dauden etxebizitzetako leiho guztietan zenbakiak daudela. Antzina leiho horiek palkuak zirelako daude hor zenbakiak, plaza hau hiriko zezen plaza bihurtu baitzen. Hirian beste zezen plaza handiago bat eraiki ondoren, Konstituzio plaza ez zen gehiago zezen plaza izan baina zenbakiek jarraitzen dute leiho bakoitzen egoten garai hura gogoratzeko.

Alde zaharreko kale estuetatik Central Roomss dagoen Konstituzio plaza honetan sartzen garenean, plaza honek bere bisitariei eskaintzen dizkien xehetasun arkitektoniko eta artistiko guztiez gozatzen dugu. Hango koloreek, balkoi zenbakidunek, arkuek, forma laukizuzen perfektuak eta plazaren buruan dagoen eraikinak ez diote bakerik emango gure argazki makinari zati baterako.